Azpeitia
'Anai-arreben arteko gatazkak nola kudeatu?' hitzaldia eskainiko dute hilaren 23anE. A.
azpeitia.
Martes, 14 de octubre 2025, 20:34
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak programaren barruan, 'Anai-arreben arteko gatazkak nola kudeatu?' hitzaldia izango da urriaren 23an. Mireia Centenok eskainiko du, 18:00etatik aurrera, Basazabal jauregian. Doakoa izango da, eta ez dago aurrez izena eman beharrik.
Publicidad
Besteak beste, gai hauek landuko dituzte: zergatik sortzen dira gatazkak?; nola lagundu gure seme-alabei anai-arreben arteko gatazkak daudenean?; ekidin daitezkeen gatazkak; guraso bezala lagungarriak izan daitezkeen baliabideak; seme-alaba bakoitzaren tokia nola zaindu.
Informazio gehiago nahi dutenek gazteria@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 157 161 telefono-zenbakira dei dezakete.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión