Borrar

Gaur amaituko da udalak festetarako zabaldu duen lanpoltsan izena emateko epea

E.A.

Asteartea, 19 uztaila 2022, 00:07

Comenta

Udako festetan lan egiteko udalak ireki berri duen lan poltsan izena emateko epea gaur bertan amaituko da. Jaietan lan egiteko interesa duten pertsonek Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan izango dute izena emateko aukera. Askotariko lanak izango dira egin beharrekoak eta aurrez udalak zehaztu dituen irizpideen artean, Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea, edo langabetua izatea eta eginkizunetan lan esperientzia izatea daude, besteak beste.

Eskaera orriak udaletxean aurkeztu beharko dira nortasun agiriaren fotokopiarekin batera. Langabezian daudenek, hori baieztatzen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur amaituko da udalak festetarako zabaldu duen lanpoltsan izena emateko epea