64 pertsonek hartu zuten parte azken etapan. Argazkian, Iruñeara iritsitako unea. ARGAZKIAK LAGUN ONAK M.B
Azpeitia

Amaitu dute Lagun Onakekoek Iruñeara bitarteko ibilaldia

Bost etapatan banatuta, 102 kilometros eta 4.500 metroko desnibel positiboa gaindu dituzte. 64 lagunek hartu zuten parte azken zatian

ELI AIZPURU

azpeitia.

Miércoles, 13 de julio 2022, 00:02

Lagun Onak mendi bazkunako kideek aurtengorako zuten egitasmo nagusia gainditu dute. Bost etapatan banatuta Azpeitia eta Iruña arteko ibilaldia egin dute. 102 kilometro eta 4.500 metroko desnibel positiboa gainditu dituzte. Uztailaren 2an egin zuten azken zatia eta 64 herritarrek hartu zuten parte. «eguraldia lagun, Iruñerriako paisaia ederrez gozatzeko aukera eman zigun», esan dute elkartetik.

Publicidad

Behin Iruñean, bazkari eder batekin borobildu zuten ekimena. Handik, batzuk Azpeitira bueltatu ziren, eta beste batzuk Larhunera joateko indarrak atera zituzten, Gure Esku-ren Pirinioetako Bidea ekimenean parte hartzera.

Honenbestez, «gustura» azaldu dira mendizale elkarteko antolatzaileak bai azken etaparekin eta baita ekimenarekin oro har ere. Eta, «datorren urtekoa prestatzen hasiak» direla ere aurreratu dute.

Igandean, uztailak 17, haur eta gaztetxoekin nahiz helduekin irteera antolatu du Lagun Onakek. Lezo eta Hondarribia lotuko dituzte Jaizkibeletik barrena. Egun osoko irteera izango da. 9etan hartuko dute autobusa, anbulatorio aurrean eta bertan ordaindu beharko da bidaia. Bazkideentzat prezioa 10 euro da eta 15, bazkide ez direnentzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad