AMAITU DIRA NUARBEKO TRINIDADE JAIAK

AMAITU DIRA  NUARBEKO  TRINIDADE JAIAK

Trinidade jaietan murgilduta ibili dira Nuarben. Zapatutik astelehen gauera bitartean hainbat ekitaldi izan dituzte auzoan eta gaztetxoek nahiz helduek izan dute non gozatua. Zapatuan, zezenek hartu zuten protagonismoa eta kantu jiraren emanaldiaren ostean, herri afaria egin zen -130 lagun izan ziren bertan-. Igandean, areto dantzak, 3zpa4-ren emanaldia edota erromeria egin ziren eta hurrengo eguna gaztetxoentzat izan zen, urteroko jolasekin eta txokolotadarekin. Giro onean igaro dituzte beraz festak nuarbetarrek eta Trini erlea datorren urtera arte gorde dute.