Amaitu da Azpeitia Dantzan

Sahatsa. Sahatsa dantza taldekoek, beste behin, ikuskizun bikaina eskaini zuten. /
Sahatsa. Sahatsa dantza taldekoek, beste behin, ikuskizun bikaina eskaini zuten.

Sei emanaldi izan dira guztira, bi asteburutan banatuta

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Azpeitia Dantzan egitasmoa beste urte batez agurtu da. Dantzan izan da Azpeitia azken bi asteburu hauetan eta era guztietako doinuez gozatzeko aukera izan dute Sanagustinera, Soreasura edo herriko enparantzara gerturatu dir guztiak.

Azken txanpa honetan, hiru ikuskizunez gozatzeko aukera izan da, gozatu eta dantzatu. Izan ere, ostiralean dantzaleku bihurtu zen Sanagustin. Areto dantzak gustuko dituztenek afizioari tartea eman zieten eta gauerditik aurrera ere gorputzak mugituz jarraitu zuten. Larunbatean, Sahatsa dantza taldearen txanda izan zen. Plaza Txikian hasi zuten emanaldia Sahatsakoek. Kalejiran abiatu ziren plazaruntz, lapurtar makil jokoarekin eta kontradantzarekin. Bidasoa inguruko doinuekin, Nafarroakoekin, Gipuzkoakoekin edo Zuberoako dantzekin, gerturatutakoak liluratu zituzten.

Eta, asteburuari amaiera emateko, erromeria eta dantza jauziak izan ziren igandean. Hasiera batean, plaza eskasa zirudiena, piskanaka-piskanaka, euria atertzearekin batera, alaituz joan zen eta herritarrek dantzarako tartea ere izan zuten.

Honenbestez, amaitu da Azpeitia Dantzan egitasmoa. Pasa den asteburuan ekin zitzaion egitarauari eta, orduan, beste hiru emanaldi eskaini ziren. Capoeira ikuskizuna izan zen aurrena, Itsasi Euskal Kultur Taldearen emanaldia, ondoren, eta, azkenik, Jose Mari Orbegozoren ikasleen jaialdia eskaini zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos