Borrar
Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Erdi kalean eta inguruetan hainbat lokal huts ikus daitezke. E.A.
Azpeitia

Alde Zaharreko lokal hutsetan jardueraren bat ipintzeagatik laguntza emango du Udalak

Bost urteko epean alokairurako laguntzak eskatzeko aukera izango dute eskatzaileek eta gastuaren %50a lagunduko da diruz

ELI AIZPURU

Azpeitia.

Asteartea, 23 abuztua 2022

Comenta

Azpeitiko Udalak bere egin du Alde Zaharra biziberritzeko asmoa eta Alde Zahar «biziagoa eta erakargarriagoa» izateko ahaleginaren baitan, hainbat laguntza bultzatu ditu. Honela, bertan kokatutako lokal hutsei erabilera emateko helburuarekin, lokal hutsetan jarduera ezartzen dutenei alokairua ordaintzeko laguntza izango dute.

Aurten abian jarritako Sustapen Ekonomikorako laguntzen baitan, Alde Zaharrean eta inguruan jarduera jartzen dutenek alokairurako laguntza eskuratzeko aukera izango dute. Zehazki, 5 urtez izango dute alokairu laguntza izateko aukera. Zerbitzu sektoreko eta lehen sektoreko jarduerak bultzatzea, lehiakortasuna hobetzea eta aipatutako sektoreak biziberritzeko helburuz jarri da laguntza hori.

Alde Zaharrean eta inguruan kokatutako lokaletan jarduera ezartzeagatik alokairu gastuaren %50a lagunduko da diruz (BEZ gabe), eta lagunduko den zenbatekoa ez da urteko 3.000 euro baino gehiago izango lehen bi urtetan. 3 eta 5 urte bitarteetan alokairu gastuaren %50a lagunduko da diruz eta lagunduko den zenbatekoa urteko ez da 1.500 euro baino gehiago izango.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alde Zaharreko lokal hutsetan jardueraren bat ipintzeagatik laguntza emango du Udalak

Azpeitia: Alde Zaharreko lokal hutsetan jardueraren bat ipintzeagatik laguntza emango du Udalak