Borrar

Azpeitia

Alde Zaharra eta Bakardadearen kapera ezagutzeko bisita gidatua, igandean

E. A.

Azpeitia.

Martes, 17 de junio 2025, 20:25

Urola Turismoak bisita gidatua antolatu du igandera honetarako, ekainaren 22rako, Azpeitiko Alde Zaharra eta Bakardadearen Kapera ezagutzeko helburuz. Euskaraz eskainiko da, 12:00etan hasiko da parrokia aurretik eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du. Larunbatean, ordu berean, bisita bera gazteleraz egingo da. Bi bisitak doakoak dira, baina parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, eta horretarako 688 759 429 edo 943 15 18 78 telefono zenbakietara deitu daiteke edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzi.

Uda honetan zehar beste bisita gidatu batzuk ere egingo dira Azpeitian. Euskaraz, uztailaren 20an Magdalenako ospitalea ezagutzeko aukera izango da, eta abuztuaren 5ean, 13an, 22an eta 25ean Loiolako basilika eta San Inazioren jaiotetxea bisitatuko dira (sarrera 4 eurokoa da, jubilatuentzat 3 euro); abuztuaren 23an 'Loiola gehiago' natur ibilbidea egingo da, eta abuztuaren 31n berriz Azpeitiko Alde Zaharra bisitatuko da.

Gazteleraz izango diren bisiten dagokionean, uztailaren 26an Magdalenako ospitalearen bisitatuko da, eta abuztuaren 7an, 14an, 21ean eta 28an Loiolako basilika eta San Inazioren jaiotetxea (sarrera 4 eurokoa da, jubilatuentzat 3 euro), abuztuaren 24an 'Loiola más' natur ibilbidea egingo da, eta abuztuaren 31n Azpeitiko Alde Zaharra bisitatuko da.

Bisita guztiak egiteko gutxienez lau pertsonako taldeak osatu behar dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alde Zaharra eta Bakardadearen kapera ezagutzeko bisita gidatua, igandean