Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Alberto Lamariano beteranoen podiumeko lehen harmailan.
Azpeitia

Alberto Lamariano azpeitiarrak Vadezcarayko kilometro bertikala irabazi du beteranoen mailan

Mendi lasterkariak hirugarren lekuan amaitu zuen lasterketa pasa den igandean Errioxan jokatutako proban

E. A.

Lunes, 19 de septiembre 2022, 23:25

Asteburuan jokatu dira VII. Ultra Trail Picos de la Demanda eta Valdezcarayko kilometro bertikalaren bigarren edizioa Errioxako eski estazio ezagunean. Bigarren lehia honetan gainera protagonista izan da azpeitiar bat. Izan ere, Alberto Lamariano mendi korrikalariak hirugarren postuan amaitu du lehia eta beteranoen A mailan aurrena izan da.

Publicidad

Bakarkako erlojuaren aurkako lehia gainditu behar izan zuen azpeitiarrak. 2,24 kilometroko luzera eta 719 metroko desnibel positiboa du probak Valdezcarayko eski pistetako aparkalekutik hasi (1.530 m) eta San Lorenzo mendia (2.271 m) igotzeraino.

Lamarianok 29:21eko denboran itxi zuen kronoa. Aurretik Juan Carlos Sádaba helmugaratu zen (28:50) eta podiumeam lehen postua Alain Santamariak eskuratu zuen, 26:07 denbora eginda.

Ibai Angulo nagusi, Beriainen

Bestalde, Uharte Arakil-Beriain kilometro bertikalaren hamahirugarren edizioa ere jokatu da asteburuan eta Ibai Angulo azpeitiarra gailendu da proba horretan, junior mailan. 47 minutu eta 14 segundo behar izan zituen Angulok Beriain mendiaren gailurra harrapatzeko. Bost kilometroko distantzia eta mila metroko desnibel positiboa izan zituen aurretik azpeitiar gazteak. Sailkapen orokorrean hamazazpigarrena izan zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad