ALAITZ BADIOLA, TXAPELDUN PILOTA TXAPELKETAN

ALAITZ BADIOLA, TXAPELDUN PILOTA TXAPELKETAN

Alaitz Badiola pilotari azpeitiarrak Emakumea Pilotari Txapelketaren Bigarren Mailako finala irabazi berri du; Ane Arteaga eta Naroa Agirre 22 eta 14 hartu zituzten mendean Zubizarretak eta Badiolak Zestoan jokatutako final borrokatuan eta estuan. Partida oso polita izan zen. Lehen mailako finalean, aldiz, Ainhoa Urienek eta Patri Espinarrek 22 eta 12 irabazi zieten Maider eta Nora Mendizabali. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak lehen aldiz antolatu du aurten eskuzko emakume pilotariei zuzendutako txapelketa.

 

Fotos

Vídeos