Borrar
Viva Belgrado taldea Sanagustin kulturgunean. KULTURAZ

Azpeitia

Aitzealdenk fest ekimena Sanagustin kulturgunera itzuliko da

E. A.

AZPEITIA.

Viernes, 21 de febrero 2025, 19:54

Sanagustin kulturkuneak hastapenetan abian ipini zuen Aitzealdenk fest ekimena berreskuratuko du. Oihartzun handia izan zuen bere garaian

Ayuken Management elkartearekin elkarlanean antolatutako egitasmoak.

Ayuken Management enpresak 20 urte bete dituen honetan , elkarlanean antolatu dute egitaraua eta bi asteburuz sei musika taldez gozatzeko aukera izango da. Martxoaren 15ean Viva Belgrado eta Naxkerren kontzertuak izango dira, apirilaren 11an Ezpalak eta Rodeo taldeen kontzertuak eta, apirilaren 12an Bala eta Pinpilinpussies taldeak igoko dira oholtza gainera. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

Dagoeneko sarrerak salgai daude kulturaz.eus webgunean. 20 euroren truke apirilaren 11 eta 12ko kontzertuez gozatzeko bonu berezia jarri da salgai.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aitzealdenk fest ekimena Sanagustin kulturgunera itzuliko da

Aitzealdenk fest ekimena Sanagustin kulturgunera itzuliko da