Borrar
Soinu sortzaile eta musikariek soinuaren eremua ezagutzeko aukera izan zuten astelehenean. UDALA
Azpeitia

Abian da Soreasuko Dinamoa, sormen guneko soinuaren eremua

Herriko sortzaileek astelehenean izan zuten azpiegitura ikusteko aukera eta herritarrek gaur, asteazkena, dute hitzordua, 19:00etan

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Asteazkena, 9 azaroa 2022, 00:04

Comenta

Soinuaren Eremua prest da herriko soinu sortzaileak hartzeko. Soreasuko lehen solairuan kokatuko da eta 2019tik abian dauden hitzaren, gorputzaren eta irudiaren eremuak osatuko ditu. Honela, gune honekin kultur mugimenduak eta udalak adostutako kultur sorkuntzarako eremu guztiak martxan izango dira. Dagoeneko herritarrek bisita dezakete. Astelehenean soinu sortzaileek eta musikariek izan zuten horretarako aukera eta gaur, asteazkena, azaroak 10, ateak zabalik izango dira herritar ororentzat. 19:00etan ikusi ahal izango da espazio berria.

Bisiten helburua herritarrek gunea ezagutu eta bere egitea da; herritarrentzako azpiegitura eta espazioa berria izanik bere erabilera sustatzeko. Dinamoa sormen gunea osatzera datorrela soinuaren eremua adierazi du Eneritz Albizu Kultur batzordeburuak: «Herri mugimenduaren eskaerei erantzuteko eta Kultur Mahaiak horrela proposatuta sortu genuen Dinamoa Sormen gunea. Abian jarri genuenetik kultur disziplina desberdinetako sortzaileentzako erreferente da. Soinuaren eremua, orain artean, espazio propiorik gabe genuen, eta orain arte egindako lan guztia osatzera dator». Bide lagun den Kulturaz kooperatiba ere eskertu nahi izan du.

Soinuaren eremuak 300,47 metro koadro izango ditu eta 521.847,08 euroko inberstioa egin du udalak Soreasuko Dinamoko lehen solairua horretara egokitzeko. Bi soinu gela, teknika gelak, soinu atelierra, bideo laborategia, biltegia eta hiru gela balioanitz ditu, besteak beste, beharrezko ekipamenduarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abian da Soreasuko Dinamoa, sormen guneko soinuaren eremua

Azpeitia: Abian da Soreasuko Dinamoa, sormen guneko soinuaren eremua