Sanisidrotan murgilduta

Zezentxoekin jolasean eta altxorraren bila aritu ziren haurrak atzo arratsaldean eta guraso ugari hurbildu zen txikitxoekin batera.
/
Zezentxoekin jolasean eta altxorraren bila aritu ziren haurrak atzo arratsaldean eta guraso ugari hurbildu zen txikitxoekin batera.

ELI AIZPURU

Hasi dira sanisidro jaiak Aratzerrekan. Ostiraleko txupinazoa eta festa giroaren ostean, atzo 'Atxur festie' izan zen bertan. Goiztarrenak, mendi buelta egiteko aukera izan zuten eta arratsaldean, haurrek hartu zuten protagonismoa. Izan ere, zezen txikiekin nahikoa jolas egiteko aukera izan zuten, Lopene ganadutegiko arduradunen eskutik. Aurtengoan Niño de Ibarrola auzoko toreatzaileak omenaldia ere jaso zuen bertako Festa Batzordearen eskutik..

Umeen gozamenerako, jolas gehiago ere antolatu zituzten aratzerrekarrek. Iaz egin zuten estrainekoz 'Atxur festie' eta izandako arrakastaren ondoren, berriro antolatu da ekimena aurtengoan ere. Aitzurrarekin altxor bila aritu ziren txikitxoak eta aitzur kerten jaurtiketa eta beste hainbat jolas egiteko aukera ere izan zuten.

Ondoren, helduek hartu zuten erreleboa, triki-poteoaren ostean, auzo-afaria izan baitzuten, Xabier Etxaniz eta Iñigo Galdos soinujoleak girotuta. Goizaldera, ohitura den bezala, hiru arraultza egosi nork lehenago jan erronka ere ez zen falta eta nola ez, Aratzerrekara festara hurbiltzen dena goserik joaten ez denez, bara-tzuri zopa jana ere egin zen.

Gaur atseden eguna izango dute auzotarrek eta bihar San Isidro Eguna, jai eguna izango dute berriro. Astelehenerako programazio hay antolatu da. 12:00etan Meza Nagusia ospatuko dute eta ondoren, pilota partiduak ikusteko aukera izango da, Ilunpeko pilotarien en eskutik. 14:30ean, mahaiaren bueltan elkartuko dira aratzerrekatarrak eta 20:30ean, aitzurraren jaitsierarekin emango diete amaiera aurtengo sanisidro jaiei. Edizioa oso arrakastatsua izan da.