Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Bi saioetako irabazleak, txapelak eta mantekin; sariketako irabazleak, argazkian eskubitara. IBON ERRAZU

Costa Urola

Azkoitiko Isidro erretegiak irabazi du Errezilgo III. Lekuona Idi Sariketa

Astelehen iluntzean jokatu zen kintopeko idi dema saria. Aurretik idi ofizialekin saioa izan zen larunbatean eta han Belamendi nagusitu zen

Eli Aizpuru

errezil.

Martes, 1 de julio 2025, 20:45

III. Lekuona idi sariketa jokatu da Errezilen. Bigarrensaioa astelehen iluntzean izan zen, eta bertan erabaki da kintopeko idi dema saria. Isidro Erretegiko idiak izan ziren onenak. Aurretik, larunbatean, idi ofizialak lehiatu ziren plaza bertan eta etxeko abereak, Belamendi baserrikoak, izan ziren onenak.

Maruriko (Bizkaia) Mendipe elkartea, Arroako Etxetxo, Birleko (Bizkaia) Iñaki Lopetegi eta Azkoitiko Isidro erretegia plazaratu ziren azken lehia honetan. Azkoitiko Asier Alegria eta Iñaki Urrutia izainentzat izan ziren txapelak. 58,5 kiloko gainkarga eraman zuen idi pareak 46 plaza, bi zinta eta 4,93 metro egin zituzten. Etxetxo izan zen bigarren, 45 plaza eta 1,28 metro egin zituzten haren idiek, 36 kiloko gainkargarekin; atzetik sailkatu zen Lopategi, 22,5 kiloko gainkargarekin 41 plaza eginda; Mendipe elkartearen idi pareak, berriz, 31 plaza egin zituen, 85 kilo eta erdiko gainkarga zutela. Larunbatean bezala, 1.970 kiloko harria erabili zuten demalariek.

Orduan, idi ofizialak lehiatu ziren. Errezilgo Belamendi baserriko idiak izan ziren onenak orduan, 56 plaza, zinta bat eta 4,84 metro eginda. Bigarren sailkatu zen Hondarribiko Igone Pagadizabalen idi parea, 53 plaza eta 1,41 metro osatuta, bederatzi kiloko gainkargarekin. Hirugarren postua Urrestillako Olalderen idiek eskuratu zuten 52 plaza, bi zinta eta 3,36 metro beteta.

Jende ugari gerturatu da Errezilgo plazara idi dema saioak ikustera bi jardunaldietan.

Ekitaldia ez zen lehiaketara bakarrik mugatu, omenaldietarako tartea ere hartu zuten bildutakoek. Idi demak hasi aurretik, aipamen berezia egin zioten duela gutxi hil den Mariano Uzkudun Aizpuru 'Argindei'-ri. Urte luzez aritu zen idi demak antolatzen eta laguntzen, baita asto probetan parte hartzen ere, eta horregatik eskertza berezia egin zioten. Uzkudunen emazteak haren argazkia zeraman oroigarri bat jaso zuen, eta Millan Telleriak omenaldia bertso batekin borobildu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azkoitiko Isidro erretegiak irabazi du Errezilgo III. Lekuona Idi Sariketa

Azkoitiko Isidro erretegiak irabazi du Errezilgo III. Lekuona Idi Sariketa