Azkoitia
'Zugarramurdiko sorginak?' antzezlana eskainiko dute gaur, Azkoitia BHIko ikasleakE.A.
AZKOITIA.
Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:31
Azkoitia BHI ikastetxeko DBH1eko ikasleek 'Zugarramurdiko sorginak?' antzezlana eskainiko dute gaur, osteguna, Baztartxo antzokian. Bi saio aurreikusten dituzte: 11:00etan arituko dira goizez, eta arratsaldez, 15:15ean. Bi emanaldiak herritarrentzat irekiak izango dira.
Eskola barruan lantzen ari diren diziplinarteko proiektuaren emaitza da 'Zugarramurdiko sorginak?' antzezlana; Hainbat arlo uztartu dituzte obra egiteko, hala nola euskara, plastika, gorputz hezkuntza eta musika. 1610. urtean Zugarramurdiko sorginei gertatutakoa kontatzen da antzerkian : zergatik eta nola erre zituzten. Emanaldi bakoitzean 50 lagun inguruk parte hartuko dute: aktore lanetan arituko direnak eta atrezzo, musika, argi zein grabazio arduradunak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.