Zubiaurrekoen maila polita Neguko Liga Probintzialean

Infantil eta nagusiak aritu ziren Azpeitian eginiko frogetan. /  ZUBIAURRE
Infantil eta nagusiak aritu ziren Azpeitian eginiko frogetan. / ZUBIAURRE

Gabon Koparen XXX. edizioa izango dute larunbatean Eibarren, Ipurua Polikiroldegian

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Joan den larunbatean Infantil eta Nagusien neguko liga probintzialeko 4. jardunaldia izan zuten Zubiaurre Elkarteko igerilariek Azpeitiako igerilekuan. Donostian zen jokatzekoa, baina azkenean Azpeitiako igerilekura lekualdatu zen jardunaldia.

Maila polita erakutsi zuten gazteek eta goizean goiz Donostia aldera joan beharrean, etxe ondoan izan bait zuten jardunaldia.

Era guztietako frogak

Beti bezala era guztietako frogak izan zituzten, estilo eta luzaera desberdinetakoak. «Ikusten da denboraldia aurrera doan eran, maila har-tzen ari direla eta horrela gauza politak ikusteko aukera izan genuen. Hurrengo erronka Gipuzkoako kopa izango dugu eta bertara joateko test gisa ondo egon zen jardunaldia», adierazi dute Azkoitiko Elkartekoek.

Adierazi, Gabon Koparen XXX. edizioa jokatuko dela datorren larunbatean Eibarren, Ipurua Polikiroldegian, eta han izango dira igerilariak. Probak arratsaldeko 16:00etan izango dituzte, eta hasi baino lehen, igerilarientzat puzgarriak izango dira. Beroketa egiteko, igerilariek 15:00etan egon beharko dute igerilekuko sarreran.