Zubiaurreko zortzi igerilari arituko dira gaur eta bihar Euskal Herriko Txapelketan

Gipuzkoako txapeldun den Azkoitiko igerilari taldea. /  ZUBIAURRE
Gipuzkoako txapeldun den Azkoitiko igerilari taldea. / ZUBIAURRE

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Euskal Herriko Neguko Infantil Igeriketa Txapelketa jokatuko da gaur eta bihar Galdakaoko Urreta kiroldegian. Zubiaurreko zortzi igerilarik lortu dute parte hartzeko denbora: Nerea Dominguez, Irati Mateos, Naiara Artetxe, Julen Ocio, Urko Artola, Enaitz Osa, Joanes Txurruka eta Eritz Etxaniz joango dira. Proba ezberdinak izango dituzte, eta, besteak beste, Espainiako Neguko Txapelketarako gutxieneko denborak egitea izango dute helburu.

Aipatu, Urko Artola, Enaitz Osa, Joanes Txurruka eta Eritz Etxaniz igerilariek osatutako laukotea Gipuzkoako txapelduna dela 4×100 libre proban. Gainera, 4×200 libren eta 4×100 estilotan 2. postua lortu zuten.