Zubiaurreko igerilariak Espainiako Txapelketan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZKOITIA.

Urtean zehar eginiko lan onaren ondorioz, asteburu honetan Zubiaurreko igerilariak Espainiako Udako Txapelketan parte hartzen ari dira infantil mailan.

Txapelketa, atzotik astearte bitartean ospatzen ari da Bartzelonako Bernat Picornell igerilekuan eta bertara Zubiaurreko lau igerilari joan dira parte hartzera, hain zuzen Joanes Txurruka, Eritz Etxaniz, Urko Artola eta Enaitz Osa.

Zubiaurreko lau kirolariek ondorengo frogetan hartuko dute parte: Joanes Txurruka, 100 eta 200 metro bizkar eta 4×100 metro libreko erreleboan; Eritz Etxaniz, 4×100 metro libreko erreleboan; Urko Artola, 4×100 metro libreko erreleboan eta Enaitz Osa, 4×100 metro libreko erreleboan.