Zubiaurre Klubaren igeriketa saioa eskola kirola programan

LH3ko, LH4ko eta LH5eko ikasleek hartu zuten parte. / ZUBIAURRE
LH3ko, LH4ko eta LH5eko ikasleek hartu zuten parte. / ZUBIAURRE

Herriko haurrak igeriketara hurbiltzea da lankidetzaren helburua

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Zubiaurre Klubak igeriketa saioa antolatu du joan den asteburuan Floreaga Salestar Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako haurrentzat, Eskola Kirola programazioaren barruan. Duela urte batzuk hasitako lankidetza honen bidez, herriko haurrak igeriketara hurbiltzea da helburua.

Zubiaurreko entrenatzaileek zuzendu zituzten saioak, klubeko gazteen laguntzarekin: jolasak eta igeriketa ariketa bereziak egin zituzten, txikien gozamenerako. LH3ko, LH4ko eta LH5eko ikasleek hartu zuten parte.