Zubiaurre igeriketa elkarteak hilaren 17an hasido du denboraldia

Lehen aldiz izena eman dutenei ongietorria egin eta klubaren nondik norakoak azaltzeko batzarra egingo da gaur

J.S. AZKOITIA.

Zubiaurre Igeriketa Elkarteak irailaren 17an emango dio hasiera 2018-2019 denboraldiari. Taldeen zerrendak eta ordutegiak jarrita daude Elkarguneko harrerako horman.

Aldaketak edota bestelako kon-tsultak egiteko, astelehenetik gaurdaino, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, entrenatzaileak Elkarguneko harreran izango dira, laguntzeko prest.

«Izena eman duten igerilari guztiei lekua egiteko ahalegin osoa egingo du Zubiaurre Igeri Elkarteak, betiere, banaketa orekatu bat bermatuz, zerbitzuaren kalitatea mantentzeko» adierazi dute igeri Klubetik.

Antolaketa lana errazteko, aipatutako datak errespetatzea eskatzen dute.

Gaur batzarra

Bestalde, taldean lehen aldiz izena eman dutenei ongietorria egin eta klubaren nondik norakoak azaltzeko, gaur, asteazkena, ba-tzar bat egingo da Elkargunean (lehen solairuko gela batean) arratsaldeko 19:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos