Zubiaurre Igeri Elkartea aurtengo denboraldiari bukaera ematen ari zaio

Gazteenek gustura altxatu zuten garaikurra. /  ZUBI AURRE
Gazteenek gustura altxatu zuten garaikurra. / ZUBI AURRE

Zabaldu dute igeriketa klubean izena emateko epea 2012. urtean jaiotakoentzat, eta 28ra arte egongo da zabalik

AZKOITIA.

Zubiaurre Igeri Elkarteak, denboraldiari bukaera ematen ari da. Oñatin urtero jokatzen den Txantxiku Saria berezian, banan-banan lortutako emaitzez gain, taldekideek denboraldi osoan egin duten lana saritzen baita.

Aurten, Zubiaurre Igeriketa Klubak jaso du talderik onenaren saria, igerilariek egindako lanari esker. Taldeko gazteenek gustura altxatu zuten garaikurra, denboraldiari agur esanez.

Bestalde, zabaldu dute Igeriketa Klubean izena emateko epea 2012. urtean jaiotakoentzat, eta 28ra arte egongo da zabalik. Igerilekuan toki arazoa dela eta, iaz bezala, aurten ere izen-emate kopurua 40 lagunera mugatu behar izan dute jardueraren gutxieneko baldintza egokiak bermatze aldera.

Izen-ematea berriek bakarrik egin behar dute.. Jada Zubiaurreko kide direnek ez dute berriro izena eman behar. Hori bai, baja emateko asmoa izanez gero, lehenbailehen jakinaraztea eskatzen da, datorren denboraldia antolatzeko.

Amaiera jai giroan

Jai-giroan emango diote amaiera ikasturteari, eta, urtero bezala, bi hitzordu prestatu dituzte.

Ixkitturri Elkartean meriena ostegunean 17:00etan: taldeko gazteentzako (2011, 2010 eta 2009) eta 17:30ean: eguerdikoak (2007 eta 2008).

Gainera, Gamarrara irteera egingo dute ekainaren 24an. Zubiaurre Igeri Elkarteko bazkideek lehentasuna izango badute ere, 2007, 2008, 2009, 2010 eta 20011 urteetan jaiotako herriko haur guztiek dute parte hartzeko aukera.

Gamarrarako autobusa, goizeko 09:30ean aterako da Liburutegi paretik, eta 19:30 alderako izango da bueltan.