Zortzigarren Mintzalagun egitasmoa martxan da

DV AZKOITIA.

AEK euskaltegiak Udalarekin elkarlanean Mintzalagun egitasmoa abian jarriko duen zortzigarren urtea da. «Programako euskaldun zaharrek ekainean omenaldia jaso zuten. Denbora librean beste herritar batzuk euskaraz hitz egiteko pausuak eman ditzaten egiten duten lana eskertzeko festaren ondoren, egitasmoa sendo eta tinko datorrela esan dezakegu» adierazi dute.

Egitasmoan, alde batetik bidelariek osatzen dute taldea, hau da, euren euskara hobetu nahi duten euskaldun berriak. Beste aldetik, bidalagunak, hau da, bide horretan lagunduko dion euskaldun zaharra. «Berri edo zahar, mintzalagunen baduzu tokia» azpimarratu dute herritarrak gonbidatuz.

Hamar talde

39 lagunez osatutako 10 talde dituzte eta «astero ordubetez elkar-tzen dira euskara lotsarik gabe praktikatu eta dakitena hobetu asmoz. Animatu eta eman izena» berretsi dute. Izen ematea, 943 151 089 / 943 857 175 telefonoetan - azkoitia@aek.eus / euskara@azkoitia.eus

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos