'Zoaz pake santuan' antzezlana, bihar Baztartxo aretoan

Sonia, Laskurain eta Agirre, atzoko aurkezpenean. /  SUDUPE
Sonia, Laskurain eta Agirre, atzoko aurkezpenean. / SUDUPE

Antzezlanaren sarrera 8 eurokoa da eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

'Zoaz pake santuan' antzezlana larunbatean taularatuko da Baztartxo aretoan. Sarrera 8 eurokoa da eta emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Txalo etxearen antzezlanaren aurkezpena egin zuten atzo goizean udaletxean. Bertan, Mikel Laskurain eta Martin Agirre egon ziren, udaleko kultura zinegotzia den Sonia Vazquezekin.

Ordu eta laurden irauten duen komedia, «barre egiteko» da, adierazi zuen Laskurainek. Ane Gabarainekin batera eskainiko duen antzerkiaren sinopsia ondorengoa da. Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, andreak, zirt edo zart, gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio. «Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustegabez hornituta. Bikote barregarri amorratua. Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak», azpimarratu zuten atzoko aurkezpenean.