Zezenaren aurretik aritu ziren atzo eguerdian gaztetxoak

Plazan elkartu ziren korrikalariak eta senide eta lagunez inguraturik, jaia ospatu zuten. / SUDUPE ARGAZKIAK
Plazan elkartu ziren korrikalariak eta senide eta lagunez inguraturik, jaia ospatu zuten. / SUDUPE ARGAZKIAK

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.

Uztaila Jolasean udalekuak martxan dira eta HH3 eta LH6 tartekoentzat hainbat ekimen ari dira antolatzen herriko kale eta txoko ezberdinetan. Atzokoan, ohitura herrikoiak ezagutzeko xedearekin, txuriz jantzita eta zapi gorriarekin zezenaren aurretik aritu ziren gaztetxoak.

Plazan elkartu ziren eguerdirako korrikalari gazteak. Senide, lagun eta herritarrez inguraturik, San Fermin jaia ospatu zen eta zerurantz jaurtitako txupinazoarekin batera irten zuten zezentxoak. Plaza zeharkatu eta gero, denak batera joan ziren kalean gora txistu bizian

Temas

Jaiak