Borrar
Gorrixek, Mutriku mendean hartu zuten 2-0 Txerloian. MAIALEN A.
Zazpigarren garaipena jarraian Anaitasunarentzat

Zazpigarren garaipena jarraian Anaitasunarentzat

Neskek Hernaniren etxean puntua urratu zuten | Sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du Klubeko lehen ekipoak

JOAQUIN SUDUPE

AZKOITIA.

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Xabier Artetxeren taldeak kostata, baina Mutriku mendean hartu zuen 2-0 Txerloian zazpigarren garaipena lortuz eta sailkapeneko lehen postuan jarraituz. Bigarren zatian Ander Arabaolazak eta Asier Ugartek egin zituzten golak. Lehen zatian motel aritu ziren bi taldeak; Anaitasuna jokoa sortzen eta Mutriku oztopatzen. Bisitariak gailendu ziren joko horretan. Bigarren zatian aurreko sei jardunaldietan berebizikoa izan den erritmoarekin zelairatu zen Anaitasuna, eta lan ona eginda Mutrikuri irabazteko gai izan zen taldea.

Anaitasunari kostatu egin zitzaion Mutrikuren area inguruan erasoko egoerak sortzea. Mutriku ondo jarri zen hasieratik Txerloian. Ideiak argi eta garbi zituzten bisitariek. Anaitasunari baloia hartzen utzi zion, gero zelai erdian presio egiteko. Anaitasunaren zelai erdiko jokoa oztopatzeko asmoz, jende asko batu zuten mutrikuarrek erdian eta Anaitasunari asko kostatu zitzaion jokoa egitea. Datorren asteburuan Real Unionen aurka jokatuko dute Irungo Gal zelaian. Zelai eta arerio zaila izango dute aurrean.

Neskek Hernanin

Bere aldetik, CD Hernaniren etxean puntua urratu zuten Euskal Ligako neskek 1-1 eginez. Gola Maider Badiolak egin zuen luzapeneko lehen minutuan. Neurketa serioa eta ona burutu zuten neskek Hernaniko Zubipe zelaian, eta luzapenean puntu bat batzeko moduan izan ziren. Hasieratik zer egin nahi zuten argi izan zuten neskek eta baloiarekin itxura ona eman zuten Hernaniko berdegunean. Atsedenaldira hutsean iritsi zen neurketa. Handik bueltan geldikako jokaldi batean jaso zuten gorrixek gola, eta luzapenean atezainaren urruntze txarra baliatuta egin zuen gola Maider Badiolak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios