Borrar
Udalak kultur jardueretarako diru-laguntza deialdia zabalik du. UDALA
Zabalik da kultur eta aisialdi jardueretarako aurtengo diru-laguntzen deialdia

Azkoitia

Zabalik da kultur eta aisialdi jardueretarako aurtengo diru-laguntzen deialdia

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 7ra bitartera zabalduko da

S. U.

azkoitia.

Sábado, 12 de abril 2025, 20:25

Udalak zabalik du dagoeneko kultur eta aisialdi jardueretarako aurtengo diru-laguntzen deialdia. Hiru lerro atera ditu: festak antolatzeko, kultur edo aisialdi jarduerak edo egitasmoak antolatzeko, eta kultur jarduera puntualetarako eska ditzakete diru-laguntzak irabazi asmorik gabeko talde zein elkarteek.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 7ra artekoa da. Deialdiak apirilaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta daitezke, baina baita azkoitia.eus gunean ere, 'Dirulaguntzak' atalean.

Deialdiari buruzko informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke: azkoitia.eus/udala/diru-laguntzak/11940-kultur-eta-aisialdi-jardueretarako-dirulaguntzak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zabalik da kultur eta aisialdi jardueretarako aurtengo diru-laguntzen deialdia