Azkoitia
XXIV. Taldez Talde ekimenak euskal musika eta dantza ekarriko ditu herrira datozen igandeetanIgande honetan hasita, martxoaren 16an, hiru emanaldi izango dira guztira, 12:30ean, Kontzejupean
Udaberria gerturatzen ari den heinean, musikak eta dantzak hartuko ditu Azkoitiko kaleak. Taldez-talde ekimena abiatuko da igande honetan. Hogeita laugarrenez Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako kideek hainbat emanaldi eskainiko dituzte. Musika kalera aterako dute, beraz, herritarren gozamenerako.
Igande honetan, martxoaren 16an izango da estreinako kontzertua eta hiru emango dituzte guztira. Lehen saio honetan, euskal musika tresnak eta dantzak izango dira nagusi.
Bigarren hitzordua hilaren 23an izango da. Herriko Musika Banda eta Bizkargi Banda Gaztea izango dira oholtzan.
Hirugarrena eta aurtengo edizioko azkena, martxoaren 30ean izango da, Iraurgi Abesbatzaren eta Bizkargi Abesbatzaren eskutik. Ordutegiari dagokionez, hiru emanaldiak eguerdiko 12:30ean izango dira.
Egitaraua
Igande honetan, Bizkargi musika eskolako dantzariak, trikitilariak, pandero jotzaileak eta txistulariak ariko dira Kontzejupean. Honako piezak eskainiko dituzte: 'Iluntzean', fandangoa, 'Adelita', Porrusalda, 'Ilargi berriak', azkaindarrak, 'Uztai txiki', 'Zurekin batera', Iruñeako trokeo dantzak, Inotzeko esku dantza, Iturengo zortzikoa eta amaitzeko, Azkoitiri.