Xabier Munibe ikastolaren egun polita

Goizean zehar eguraldia narrasa izan zuten atzoko ospakizunean./
Goizean zehar eguraldia narrasa izan zuten atzoko ospakizunean.

160 lagun baino gehiagok hartu zuten parte atzo eginiko bazkarian | Ikastetxeko ikasturte bukaerako jaialdiak datorren astean egingo dira, ostegun eta ostiralean

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Nahiz eta goizean zehar eguraldia narras xamarra izan, Xabier Munibe ikastolak bere eguna ospatu zuen atzo. Ikasturteari bukaera emateko, ikastetxeak eta bertako guraso elkarteak festa eguna ospatzen dute eta atzo, goizean zehar futbolean, pilotan, atletismoan eta beste hainbat kiroletan elkartu ziren ikasle, guraso eta irakasleak.

Giro ederrean, eskulanak, puzgarriak (eguraldiak derrigortuta aterpeko gela batean) eta tabernatxoa pintxoekin izan zituzten ikastetxean eta gero, 150 lagun baino gehiagok bazkaria egin zuten Xabifest DJak giroa alaitu zuelarik. Aipatzekoa, festarako egokitutako tabernan, gurako elkartekoak ozta ozta asetu zituztela gazte eta helduen gose eta egarriak.

Gogorarazi Ikastetxeko ikasturte bukaerarako jaialdiak aste honetan ospatuko direla. Haur Hezkun-tza (HH) dagokiona, ostegunean, ekainaren 21ean egingo da 18:30ean eta lehen Hezkuntzari dagokiona (LH), ostiralean izango da arratsaldeko 19:30ean hasita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos