Borrar
'Welcome&Sorry' kale ikuskizuna eskainiko da gaur. GANSO¬&CIA

Azkoitia

'Welcome&Sorry', kale ikuskizuna eskainiko da gaur Balda plazan

Ganso&Cia konpainiaren eskutik, hitzordua 19:30ean izango da

S.U.

AZKOITIA.

Viernes, 4 de julio 2025, 20:10

'Welcome&Sorry' kale ikuskizuna eskainiko da gaur arratsaldean Azkoitian, Ganso&Cia konpainiaren eskutik. Keinu bidezko clown-komedia, hitzordua 19:30ean izango da.

'Hamlet' antzeztuko dute biek, jatorrizkoarekiko «leialtasun osoz». «Dozena bat artista eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespeareren hizkuntzan irudikatzea, talenturik eta trebetasunik ez izatea ez dira eragozpen izango. Edo bai? Williamek burua altxatuko balu... agian ez litzateke harro egongo, baina behintzat barre egingo luke», diote antzezleek. «Klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik» abiatuta, antzerki lanbidea erakusten duen ikuskizuna da.

Ganso&Cia konpainiak, Gorka Gansok eta Cecilia Paganinik zuzenduta, adin guztientzat den antzerkiaren ikuspegi dibertigarria eskaintzen du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Welcome&Sorry', kale ikuskizuna eskainiko da gaur Balda plazan

'Welcome&Sorry', kale ikuskizuna eskainiko da gaur Balda plazan