Azkoitia
Uzkudun eta Azkoitia, azkarrenakMartes, 3 de junio 2025, 20:27
Xeye atletismo taldeak antolatuta, Erlojupeko kilometroa proba jokatu zuten larunbatean. 17 korrikalarik hartu zuten parte eta Gari Uzkudun azpeitiarra eta Amaia Azkoitia azkoitiarra izan ziren azkarrenak. Uzkudunen 02:41:80 denboran egin zuen Altzibar eta Plazaberri arteko kilometroa eta Azkoitiak 03:17:20an. Gizonezkoetan, Unai Sarriegi (02.45.30) eta Julen Zialtzeta (02.48.12) igo ziren podiumera eta emakumezkoetan, Aiora Altuna (03.17.36) eta Yeira Ibarbia (03.22.16) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuan. Erlojupeko kilometroa probako errekorrak Bingen Aranbarriren (02:23) eta Jone Zabaletaren (02:54) esku jarraitzen dute. Haiek dira orain arteko azkarrenak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.