Borrar
Bazkaria joandako omendu batzuk euren senitarteko eta alkatea den Javier Zubizarreta eta Gizarte Ongizate zinegotzi den Janire Igoarekin.

Ver fotos

Bazkaria joandako omendu batzuk euren senitarteko eta alkatea den Javier Zubizarreta eta Gizarte Ongizate zinegotzi den Janire Igoarekin.
Azkoitia

90 urteko azkoitiarrak omenduak izan ziren

Larunbata, 20 abuztua 2022, 00:03

Comenta

Urtero -pandemia garaian ezik- gaurko egunez, urte horretan, 90 urte bete dituztenei edo urtea amaitzerako beteko dituztenei, omenaldia egin ohi zaie Azkoitiako Andramaixetan. Aurten, Udalak eta Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak aitortza egiten zieten herriko adinekoei. Ospatzeko, jubilatuen meza izaten zuten Parrokian, eta ondoren familiekin bazkaria egiten zuten. Aurten 44 gizon-emakumek egiten dituzte 90 urte, eta horietatik 20 animatu ziren bazkaltzera joateko. Bertan izan ziren Javier Zubizarreta alkatea, Gizarte Ongizateko zinegotzi den Janire Igoarekin batera, omenduak zoriontzeko. Plaza Ondok eta Udalak oroigarri eta diploma bana entregatu zien.

Alkateak esker oneko hitzak izan zituen omenduentzat. Gogoratu du 1932an jaiotakoak direla, eta lau urte besterik ez zituztela, gerraren mina sufritzea tokatu zitzaiela. «Gerra eta gerraostea. Garai latzak tokatu zaizkizue eta haiek gainditu, eta askok familia atera duzue aurrera. Familia eta herria. Izan ere, herri bat aurrera ateratzen da bakoitzak dagokiona egiten duenean, zintzoki eta gizalegez jokatuta». Horixe izan zen alkateak bihotzez eskertu nahi izan ziena, urte luzeetako ahalegina, lana.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 90 urteko azkoitiarrak omenduak izan ziren