Urrategiko egun handia gaur egitarau politarekin

Bikote irabazlea Eizmendi eta Danik osatzen zutena izan zen./
Bikote irabazlea Eizmendi eta Danik osatzen zutena izan zen.

Ostiralean mus txapelketa jokatu zen auzoko elkartean

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Asteburuan zehar Urrategi auzoko festak ospatzen ari dira. Urtero bezala, lagun kuadrilla bat elkartu da eta festa antolakuntzari ekin dio. Ostiralean mus txapelketa azkarra jokatu zen Urrategiko elkartean. Berau 13. Mus txapelketa zen eta giro ederrean, 35 bikote bertaratu ziren lehiara. Gaueko 02:00 aldera amaitu zen txapelketa eta sarituak hauek izan ziren; bikote irabazlea Eizmendi eta Dani izan zen, bigarrena Jexus (Urrategi) eta Fernando, hirugarrena Arkaitz (Burruntzi) eta Didaka eta laugarrena, Markel eta Gaztelu.

Gaurko egitaraua

Gaur igandea auzoko egun handia ospatuko da eta horretarako egitarau luzea antolatu dute. Goizeko 9:00etan meza eta goizeko 11:00etan meza nagusia (arratsaldean, 19:30ean parrokian 'Agurra' izango da). 12:00etan Agin Laburu, Loidisaletxe eta Anjel Larrañaga bertsolarien saioa. 12:30ean herri kirolak eta bertan proba konbinatua Urrestilla auzoko Mikel Larrañaga eta Xabier Aranburu 'Guzta' eta Urrategi auzoko 'Txikia IV' eta 'Goenatxo III'. 13:30ean, Zabale eta Larrañaga trikitilarien saioa.

Arratsaldeko 16:30ean, Lopene eta bere abereak, ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak.

18:00etan 'Izer Etxetxo', 'Koatei' eta 'Txibilter'ko astoen arteko dema saioa. Irabazlearentzat saria 'Lizarri Eraikuntzak' etxeak ipinitako manta. Ondoren, Zabale eta Larrañaga trikitilarien erromeria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos