Azkoitia
Umore Ona eta Tata elkarteek piztuko dute San Juan sua
Secciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Umore Ona eta Tata elkarteek piztuko dute San Juan suaSei hamarkadez Azkoitian Umeen Danborrada antolatu duten elkarteek piztuko dute aurtengo San Juan sua: Umore Ona elkarteak eta duela hiru urte erreleboa hartu zion Tata elkarteak izango dute ohorea, eta bi taldeetako ordezkariek argiztatuko dute Balda plaza ekainaren 23an.
Umore Ona 1940an sortu zen, eta elkarteko kideek, 1965ean, Umeen Danborrada sortu zuten 25. urteurrena ospatzeko. Aurten 60. urteurrena bete du. Historia luzea du atzetik, eta urte guzti hauetan danborrada posible egin duten guztiei zuzendutako omenaldia izango da San Juan bezperakoa. Eskertza eta aitortza. Horixe da haurrei zuzendutako danborradaren sustatzaileei helarazi nahi zaiena, ekainaren 23an suaren bueltan izango den ekitaldi berezian. «Festak lana du atzean, eta hainbeste urtez danborradari eusteak ez du meritu makala. Musutruk egiten den lanak boluntarioak plazaratu behar ditu, eta horixe da aurtengo San Juan bezperan egin nahi duguna», dio festetako zinegotzi Igor Isusquizak.
Umeen Danborradak aldaketak izan ditu azken urteotan. 2012. urtera arte Pazko Igandean ospatzen zen, baina Aste Santuko oporraldia zela-eta, egunez aldatzea erabaki zen. 2013tik, Pazko asteko larunbatean ospatu izan da. Aurten 280 haur inguruk hartu dute parte danborradan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.