Azkoitia
UGA K1 Emanaldia jokatuko da azaroaren 8an GureanBorrokaldiak 17:00etan hasiko dira eta Aitor Andreu azkoitiarrak bere debuta egingo du profesional mailan
Azkoitian aspaldian ikusi ez den ekitaldi berezia itzuliko da azaroaren 8an Gurea Pilotalekura: UGA K1 Emanaldia. UGA Kirol Zentroak antolatuta, emanaldia arratsaldeko 17:00etan izango da.
Publicidad
«Garai batean boxeoak eta antzeko kirol ekitaldiek herrian zuten garrantzia eta giro berezia gogoratuz, UGA K1 Emanaldiak borroka-kirolen espiritua berriz piztuko du gure artean», azaldu dute antolatzaileek.
Eguna «emozioz beterik» egongo dela ziurtatu dute, eta etxeko zaleek «une historiko bat»biziko dutela. Izan ere, Aitor Andreu azkoitiarrak bere debuta egingo du profesional moduan, bere etxean, bere jendearen aurrean.
Gainera, tokiko eta inguruko borrokalariek protagonizatuko dituzten beste bederatzi norgehiagoka izango dira Gurean, maila handiko ikuskizuna bermatuz. Joanes Orbea (Azkoitia), Ekaitz Isasmendi (Azpeitia), Aimar Azpiazu (Azpeitia), Unai Monasterio (Azpeitia), Ekaitz Cuenca (Mendaro), Egoitz Rios (Elgoibar), Ander Baca (Lemoa), Peio Martin (Durango) eta Unax Arbelaitz (Igantzi).
Ekitaldia Durango Fight Factory klubakeko kideek osatuko dute Euskal Herriko eta Errioxako beste borrokalari batzuen aurka, eta guztia UGA K1 Emanaldiaren izenpean egingo da, «borroka-kirolen presentzia eta kultura berriz sendotzeko» helburuarekin.
Publicidad
Sarrerak 20 euroan eros daitezke, https://entradium.com/ events/uga-k1-emanaldia webgunearen bitartez.
Oraindik sarrerarik geratuz gero, ekitaldiaren egunean bertan ere jarriko dira leihatilan, 25 euroren truke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión