Azkoitia
Udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 18ra arte zabalikSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 18ra arte zabalikS. U.
azkoitia.
Viernes, 9 de mayo 2025, 19:59
Aurtengo udan udalekuetan parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoek maiatzaren 18ra bitartean eman beharko dute izena. HH3 eta LH6 adin tartekoek Praka Motxakin udalekuetan har dezakete parte, eta DBH1 eta DBH4 artekoek, Artxabenturan. Horrez gain, Trebatzen Udalekuak antolatu dira LH1 eta DBH2 arteko haur eta gaztetxoentzat.
Praka Motxakin eta Artxabentura udalekuetan izena eman daiteke Gazteria Zerbitzu Bulegoan, Elkargunean, 16:30etik 20:00etara, edota www.gazteriazkoitia.eus web orriaren bidez, aurrez ordainketa eginda.
Lantegietarako ere Gazteria Zerbitzu Bulegoan eman beharko da izena edo www.elkarguneazkoitia.eus atarian.
Udalekuetan izena eman duten haurrei zuzenduta, zaintza zerbitzua eskainiko da HH3 eta LH6 adin tartekoentzat, 07:00etatik 10:00etara.
Informazio guztia ondorengo estekan: https://sites.google.com/view/udazblai2025-udalekuak?usp=sharing.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.