Borrar

Azkoitia

Udaleko Berdintasun arloak Ahalduntze Ikastaroak antolatu ditu beste behin

Udaberrira arte, zazpi ikastaro emango dira. Izen-emate epea otsailaren 3an itxiko da

Sara Utrera

azkoitia.

Lunes, 20 de enero 2025, 20:28

Udaleko Berdintasun arloak Ahalduntze Ikastaroak antolatu ditu beste behin. Ikastaroek, emakumeen ikuspegitik abiatuta, hausnarketa eta partaidetza gunea eskaintzen dute, emakumearengatik eta emakumearen-tzat espazioa, hain zuzen. Autonomia eta konfiantza lantzeko, bizipenak edo kezkak partekatzeko, eta eskubideez jabetzeko topaguneak eskaintzea da helburua.

Izen-emate epea otsailaren 3an itxiko da. Udaberrira arte, zazpi ikastaro emango dira, eta ondorengoak izango dira: Haurdunaldiko yoga ikastaroa, erditu ondorengo yoga ikastaroa, 'Hitz-ahalduntzen', xilografia, 'Berdintasun puntadak ematen', 'Elikadura eta ohitura osasungarriak menopausian' eta 'Gure behar emozionalak nola landu'.

Emakumea da protagonista haurdunaldian, erditzean eta ondorenean. Yoga eta pilateseko ariketen bidez, emakume haurdunentzat bizkarra zaintzeko, tentsioak askatzeko, umetxoarekin konektatzeko eta konfidantza izateko gunea sortuko dute Haurdunaldirako yoga ikastaroan. Erditu ondorengo yoga ikastaroan emakumeek lan egiteko eta gorputza askatzeko hainbat ariketa egingo dira, baita ariketa hipopresiboak ere. Saio ba-tzuetan haurrek ere parte hartuko dute haiekin masajeak, jolas txikiak eta abestiak egiteko.

'Hitz-ahalduntzen' ikastaroari dagokionez, gaztelania eta oinarrizko euskara ikastearen bidez, beste herrialde batzuetatik datozen emakumeek beren ahalduntze-prozesuetan eragin positiboa duten hizkuntz gaitasunak eta trebetasun pertsonalak garatuko dituzte. Ikastaroa emakumeen arteko sareak eraikitzeko gune aproposa da.

Xilografia ikastaroan aintzinako grabatuaren teknika hori ikasiko dute. «Ez da marrazten jakin behar, eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen dena eta paperean azalduko da islada», azaldu dute antolatzaileek. Erreferentziazko artistak eta emakume artisten kolektiboen ekintzak ere ikusgai izango dituzte.

'Berdintasunari puntadak eman' saioetan, josten eta trikotatzen ikasteaz gain, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunei buruz hausnartuko dute partaideek eta emakumeen aurkako indarkeria matxista salatzeko eta prebenitzeko ekin-tzak bultzatuko dituzte.

'Elikadura eta ohitura osasungarriak' menopausiak ongizate fisiko, mental eta emozionalean duen eraginaz jabetzeko iikastaroa da. «Nutrizio eta dietetikaren bidez, etorkizunean gaixotasun kronikoak izateko arriskuak murrizten eta bizitasuna hobetzen ikasteko aukera paregabea da».

'Gure behar emozionalak landu' ikastaroaren bidez emakumeen ongizate psikologikoa sustatu nahi da, behar emozionalei erantzuten ikasteko espazio bat eskainiz. «Psikologia positiboan eta psikologia kognitibo-konduktualean oinarrituta, gure pentsamenduez, sentimenduez eta jokabideez jabetzen ez ezik, horiek eraldatzeko ariketak egiten ere ikasiko dugu», azaldu dute.

Ikastaroetan izena eman daiteke udaleko Herritarren Arreta Bulegoan presentzialki egin nahi bada, edo www.azkoitia.eus atariaren bidez, elektronikoki. Informazio gehiago eskuratzeko: 943.542014, berdintasuna@azkoitia.eus edo https://azkoitia.eus/images/Emakume_ikastaro_eskuorri-2025-2.pdf. Prezioari dagokionez, lanean ari direnek 20 euro ordainduko dute, eta ikasleek, langabetuek eta pentsiodunek, berriz, 15 euro.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaleko Berdintasun arloak Ahalduntze Ikastaroak antolatu ditu beste behin