Azkoitia
Udalak kirol jardueretarako dirulaguntza deialdia ireki duSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Udalak kirol jardueretarako dirulaguntza deialdia ireki duSara Utrera
azkoitia.
Viernes, 28 de marzo 2025, 19:48
Udalak kirol jardueretarako dirulaguntza deialdia ireki berri du. Kirol talde eta kluben beharretara egokitzeko asmoz, aldaketa batzuk txertatu dira dirulaguntzetan, laguntza lerroak gehituz eta epeak doituz.
Irabazi asmorik gabeko Azkoitiko kirol taldeek dirulaguntza eska dezakete 2025ean edo 2024-25 denboraldian ohiko egitasmo eta jarduerak burutzeko. Kasu honetan, iragarkia argitaratzen denetik hilabeteko epean aurkeztu behar da eskaera. Apirilaren 24a da azken eguna.
Halaber, onuradunak izan daitezke irabazi asmorik gabeko kirol elkarte zein gizabanakoak, antolatutako kirol jarduera, ekitaldi edo txapelketa Azkoitian bertan burutuz gero, edo nagusiki azkoitiarrei zuzendutakoa izanez gero.
Bestalde, aurtengo deialdian lerro berri bat gehitu da. Izan ere, EAEtik kanpoko ezhoiko txapelketetan parte hartzeagatik dirulaguntza eskaera egin dezakete kirol talde edo elkarteek.
Azken bi deialdi hauetarako, eskaera egiteko epea urriaren 31n itxiko da.
Informazio osagarria azkoitia.eus atarian eskuragarri dago, dirulaguntzen atalean, 'Kirol jarduerei dirulaguntzak' izenburupean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.