Azkoitia
53. Txikito de Azkoitia txapelketaren finalak jokatuko dira bihar GureanE.A.
azkoitia.
Jueves, 26 de junio 2025, 20:51
53. Txikito de Azkoitia pilota txapelketaren finalak jokatuko dira bihar, larunbata, Gurea pilotalekuan, goizeko 10:00etan hasita.
Guztira, eskuz binakako sei final jokatuko dituzte lau mailatan banatuta: aurre-benjaminak, benjaminak, kimuak eta haurrak. Honakoak izango dira partidak, mailaz maila:
Aurre-benjaminen kategorian, Oihan Zabala eta Ian Aragoi vs Jakes Zinkunegi eta Urki Arana.
Benjaminak B mailan,Hurritz Borda eta Ekain Segurola vs Julen Uriarte eta Nahia Astigarraga.
Benjaminak A mailan, Mattin Azkargorta eta Eki Elorza vs Aiur Romero eta Haize Aramendi.
Kimuak B kategorian, Aner Caballero eta Martin Arakistain vs Alejandro Laguna eta Eiden Galarraga.
Kimuak An, Lur Juaristi eta Jon Azpiazu vs Oihan Campos eta Oihan Mendizabal.
Haurren kategorian, Adur Huerta eta Denis Santos vs Erik San Sebastian eta Ekain Juaristi.
Etxanizek, finala
Bestalde, gaur, ostirala, Euskal Herriko Kluben Arteko Banakako Txapelketako finalak jokatuko dituzte Amurrion eta bertan lehiatuko da Julen Etxaniz Oteizako pilotaria. Lea Ibarra A taldeko pilotaria izango du aurrez aurre azkoitiarrak kadete mailako partidan, 19:00etan hasita.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.