Azkoitia
Txikito de Azkoitia pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte bihar GureanE. A.
azkoitia.
Lunes, 16 de junio 2025, 20:09
Gurea pilotalekuak LIII. Txikito de Azkoitia pilota txapelketako finalerdiak hartuko ditu bihar, asteazkena, hilak 18. 17:15etan da hitzordua, eta bi kategoriako partidak jokatuko dituzte. Estreinako lehietan, benjamin B taldekoak arituko dira eta alebin A mailakoak ondoren. Benjamin B mailan, Dei Otaño eta Aner Gonzalez Hurritz Borda eta Ekain Segurolaren aurka nertuko dira, eta Amets Etxaniz eta Oihan Lete Julen Iriarte eta Nahia Astigarragaren aurka. Eta, alebin A mailan, berriz, Lur Juaristik eta Jon Azpiazuk Julen zinkunegiren eta Aimar Iturralderen aurka jokatuko dute eta Eneko Martijak eta Joab Diazek Oihan Camposen eta Oihan Mendizabalen aurka.
Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko pilotariak Esku Pilotako Kluben Ligako finalera sartzeko atarian gelditu dira. Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zuten igandean azkoitiarrek Lazkaoko Lapke pilota elkarteko kideen aurka, eta bi set eta bat galdu zuten Oteizakoek. Lekunberriko Larraun pilota elkarteko eta Lapkeko ordezkariek jokatuko dute finala igandean, hilaren 22an.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.