Torria eta Markina Zurteko Mus Txapelketaren txapeldun berriak dira

Lehenengo bi bikoteak. Torria eta Markina txapeldunak eta Peña eta Pastriain azpitxapeldunak sariak jasotzerakoan. /  JON ANDER
Lehenengo bi bikoteak. Torria eta Markina txapeldunak eta Peña eta Pastriain azpitxapeldunak sariak jasotzerakoan. / JON ANDER

J. S. AZKOITIA.

Parte hartze handiarekin ospatu zen Zurt tabernan Gabonetako XI. Mus Txapelketan. Joan den larunbat arratsaldean burutu zen txapelketa eta 64 bikote aurkeztu ziren lehiara. Txapelketa arratsaldeko 15:30ak aldera hasi zen eta 20:00etan bukatu zen.

Bikote irabazlea Torria eta Markinak osaturikoa izan zen eta txapela janzteaz gain, 600 euro saria ere jaso zuten. Bigarren bikotea, Peña eta Pastriain lagunak osatzen zutena, 250 euroko saria poltsikoratu zuten. Hirugarren bikoteak, arkumea eta bi magnun ardo botila jaso zituzten, eta laugarrenak, urdaiazpikoa eta bi botila ardo.

Giro ederrean jokatu zen beste behin ere hamaikagarren Gabonetako Mus txapelketa eta irabazleak gustura geratu ziren jasotako sariekin.

 

Fotos

Vídeos