Azkoitia
Tanttaka Teatroak 'Heisenberg' antzezlana dakar Baztartxo AntzokiraSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Tanttaka Teatroak 'Heisenberg' antzezlana dakar Baztartxo AntzokiraSara Utrera
AZKOITIA.
Viernes, 9 de mayo 2025, 19:59
Tanttaka Teatroak 'Heisenberg' antzezlana aurkeztuko du gaur, larunbata, Baztartxo Antzokian, 19:00etan. Sarrerak aurrez eskuragarri daude www.entradium.com atarian.
Obraren egilea Simon Stephens da, eta gizakion arteko konexioa zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen erakutsi nahi du. Fernando Bernuesen zuzendaritzapean, oholtzan aktore lanetan Ramon Agirre eta Naiara Arnedo izango dira.
Georgie Burns, 42 urteko emakume bat, eta Alex Priest, 75eko gizon bat dira protagonistak. Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko dute elkar. Atzetik ikusita, Georgiek usteko du Alex bere aita dela (urtebete da hil zela) eta eroaldi «absurdo» batean, musu emango dio garondoan. Topaketa berotzaile hori izango da biei bizitza aldatuko dien jolas zoragarri baten hasiera.
Bestalde, asteburu honetan 'Una noche en Zoopolis' eta 'Los pecadores' filmak proiektatuko dira Baztartxo aretoan. 'Una noche en Zoopolis' haurrentzako filma bihar, igandean, eskainiko da arratsaldeko 17:00etan. 'Los pecadores' naturaz gaindiko beldurrezko film gotikoa eskainiko dute bihar 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan, aretoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.