Borrar
Porrot gogorra jaso zuen Sestaoren zelaian, 4-0 galdu ostean. ANAI
Sestaon jasotako porrotaren ostean egoera zailean dago Anaitasuna

Sestaon jasotako porrotaren ostean egoera zailean dago Anaitasuna

Lau jardunaldi eta lau final gelditzen zaizkio taldeari maila eusteko. Bazkidearen Eguna izendatuko du zapatuko partida eta bazkide bakoitzak bi lagun gonbidatu ahalko ditu

JOAQUIN SUDUPE

AZKOITIA.

Miércoles, 18 de abril 2018, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joan den asteburuan Anaitasunak porrot gogorra jaso zuen Sestao Riverren zelaian 4-0 galdu eta gero. Atsedenaldirako bideratuta utzi zuten partida sestaoarrek bi gol eginda, eta bigarren zatian laster utzi zuten erabakita.

Anaitasunak lehen zati makurra egin zuen eta Sestao River oso erraz iritsi zen Arrutiren ate eremura. Bigarren zatia txukunagoa egin zuen arren, ez zuen lortu neurketan golik sartzerik.

Sestaon jasotako porrotaren ondoren egoera zaila du taldeak. Hirugarren Maila azken txanpan murgilduta dago. Lau jardunaldi, lau final gelditzen zaizkio Anaitasunaren Hirugarren Mailako taldeari, eta gaur egun zazpi puntura dute mailari eusteko aurkari zuzenena, Bermeo.

Azken bi asteetako kapitulu beltzak alde batera utzita, «gorrixek tunelaren amaieran dagoen argira hurbildu nahi dute, ilunpetan gelditu gabe», adierazi dute klubetik.

Datorren larunbatean, arratsaldeko 17:00etan Txerloian, sailkapeneko liderra jasoko dute eta durangarrei irabazi eta mailari eusteko borrokan bizirik jarraitu nahi dute. «Erronka zaila da, baina ez ezinezkoa», azpimarratu dute.

Bufanda jantzita

Hori dela eta, klubak taldeari laguntzeko herritarrei eta zaleei dei egin nahi die, eta Bazkidearen Eguna izendatuko du zapatuko partida.

Bazkide bakoitzak bi lagun gonbidatu ahalko ditu zapatuan. Sarrerekin arazorik sor ez dadin, bazkideak gonbidatutako bi lagunekin batera sartu beharko du Txerloira. Gonbidatuek ezingo dute sartu euren kabuz, bazkidearekin ez bada.

Anaitasunako kamiseta edo bufanda soinean jantzita joateko eskatu nahi dio klubak jarraitzaileari.

«Denon artean errazagoa delako, bete dezagun Txerloia taldea garaipenera eramango duten jarraitzaileekin. Zaila bada, ez da ezinezkoa. Zaila bada, badago lortzea. Nork esan du ez dagoela lortzerik?», da klubak igorri nahi izan duen mezua.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios