Borrar
Garmendia, Vazquez eta Apaolaza atzoko aurkezpenean. SUDUPE
'Rita' antzezlana bihar arratsaldean eskainiko dute Baztartxo antzokian

'Rita' antzezlana bihar arratsaldean eskainiko dute Baztartxo antzokian

Sarrerak emanaldia baino ordubete lehenago jarriko dira salgai 8 eurotan

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 1 de febrero 2019, 00:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar arratsaldeko 19:30etan, Baztartxo antzokian, taularatuko den 'Rita' antzezlana, atzo aurkeztu zuten Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza Azkoitiko udaletxean. Txalo etxeak ekoiztutako lan honetan «alfabetatu gabeko, auzo marjinal bateko pelukera eta alkoholaren esklabutzapean bizi den unibertsitateko irakaslearen arteko istorioa da». Begoña Bilbao da antzezlanaren zuzendaria.

Ordu eta erdiko komedia erromantikoa, «eszenografia txukuna eskaintzen du eta ondo hornituta dago musikarekin. Ez genuen uste hasieran jendeak hainbeste barre egingo zuenik», zioten antzezleak.

11 eszenak osatzen dute emanaldia, eta orain arteko emanaldiak «guztiz bete dituzte aretoak» azpimarratu zuten. Joan den urtarrilak 11an estreinatutako obra hau, atsegina eta jendeak ondo pasatzeko dela ere zioten eta Azkoitiko hau, seigarren emanaldia, arrakastatsua izatea ere espero dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios