
Azkoitia
Puntu bakarrarekin konformatu behar izan du Anaitasunako lehen taldeak eta neskek galdu egin duteSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Puntu bakarrarekin konformatu behar izan du Anaitasunako lehen taldeak eta neskek galdu egin duteEli Aizpuru
azkoitia.
Martes, 28 de enero 2025, 20:43
Anaitasunako gizonezkon lehen taldeak Deusto Donostia hartu du asteburuan Txerloia futbol zelaian, Erregional Mailako 18. jardunaldia izan zen eta gorritxoek partida estua jokatu zuten. Markagailuan hiru golen aldea izan zuten azkoitiarrek baina donostiarrek neurketa berdintzea lortu zuten. Puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuten, beraz, etxekoek. Sailkapeneko seigarren postuan da Anaitasuna. Asteburuan hirugarrenean den Añorgaren aurka neurtuko da.
Bestalde, Euskal Ligako emakumeek er ez zuten zorte handirik izan. Elorrion jokatu zuten partida neskek. Bi gol sartu zizkieten areriorek lehen zatian. Gertu izan zuten berdinketa, baina azkenean ez zen posible izan, eta 2-1 amaitu zen haien neurketa.
Hamabigarrenak dira azkoitiarrak sailkapenean eta etxean jokatuko dute hurrengo partida, laugarren lekuan dagoen Mariñoren aurka.
Anaitasuna futbol taldeak Aste Santuetarako futbol kanpusa antolatu du bigarrenez. Apirilaren 22tik 26ra bitartean izango da, 9:00etatik 13:00etara. 2013, 2014 eta 2015ean jaiotako neska-mutilek izango dute Aste Santuko oporretan futbolaz gozatzeko aukera.
Dagoeneko izena emateko aukera zabaldu du klubak. Interesa dutenek honako telefono zenbaki honetara deitu dezakete: 628 042 462 edo anaitasunakanpusa@gmail.com helbide elektronikora idatzi.
Plazak mugatuak dira. Kanpusean parte hartu ahal izateko kuota 95eurokoa da. Ordainketarekin batera elastikoa ere jaso ahal izango dute parte hartzaileek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.