Porrot gogorra jaso zuten neskek etxean 3-5 galduz Goierri Gorri taldearen aurka

Neskak ez ziren inolaz ere eroso egon berdegunean. /  NAGORE ORBEA
Neskak ez ziren inolaz ere eroso egon berdegunean. / NAGORE ORBEA

Binakoaren ondoren goierritarrek lau minutuan erabaki zuten San Juango neurketa

J. S. AZKOITIA.

Elorrion gertatu bezala, Goierri Gorri taldearen aurka ere markagailuren eta aurkariaren aurka jokatu behar izan zuten gorrixek. Taldeak ez zuen lortu jokamolde berrian nahi bezala aritzerik. Bisitariek, berriz, argi ekarri zuten zein zen egin behar zuten jokoa, eta gure nesken atzeko lerroaren bizkarrera jokatuz min handia egin zuten. Hiru eta laukoarekin punturen bat ba-tzeko esperantza zabaldu bazen ere, bi minutura desagerrarazi zituen Goierri Gorrik gureen asmoak.

Aukera gehiegi ikusi gabe, 17. minutuan Goierri Gorrik aurrea har-tzeko gola lortu zuen markagailuan. Gure neskak ez ziren inolaz ere eroso berdegunean, baina saiatu ziren aurkariaren areara hurbiltzen. Neurketa gogorra zihoan, joko zuzen asko bi taldeen partetik, baina atsedenaldira iritsi baino hiru minutu lehenago Anaitasunak banakoa egitea lortu zuen.

Gola ospatu eta atsedenaldian pentsatzen zirela, ordea, Goierri Gorrik bat eta bikoa egitea lortu zuen. Neskek kolpe gogorra hartu zuten aldageletara iritsi aurretik. Aldageletan lehen zatian egindako okerrak zuzendu zituzten, baina bigarren zatian gauzek ez zuten hobera egin.

Neurketa eta jokoa parean ziren, baina Goierri Gorrik bere jokoa eginez jarritu zuen baloi luzeen bitartez eta gorrixek ikaragarri sufritu zuten. 57. minutuan eta 61. minutuan bi gol eginda neurketa ia bideratuta utzi zuten kanpokoek.

Neskak burua jaitsi gabe aurrera egin beharrean ziren eta Maria Santizok jokoan jarritako alboko sake luze baten bitartez lortu zuen Ane Juaristik buruz hiru eta laukoa egitea. Handik minutu eskasera, ordea, Goierri Gorrik azken hiru eta bostekoa egitea lortu zuen baloia atzelarien bizkarrera jokatuta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos