Azkoitia
Piriniotara irteera antolatu du Anaitasuna mendi bazkunakSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Piriniotara irteera antolatu du Anaitasuna mendi bazkunakEli Aizpuru
AzkoitiA.
Lunes, 10 de marzo 2025, 20:48
Anaitasuna mendi bazkunak aurtengo hirugarren oinezko irteera antolatu du. Martxoaren 29an eta 30ean izango da. Castillo de Acher (2.364 metro) eta Agüerri (2.249 metro) mendiak igoko dituzte.
Izena emateko epea zabaldu dute jada mendizale elkartekoek eta hilaren 21era arte izango dute herritarrek horretarako aukera ETK informatika zerbitzuetan. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldiz, 70 euro. Ordainean sartzen dira kotxeko bidaia, afaria, lo egiteko tokia eta gosaria.
Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatuta egotea. Plazak mugatuak dira. Bestalde, irteeran parte hartu ahal izateko, kranpoiak, pioleta eta kaskoa beharrezkoak direla adierazi du Anaitasunak, beraz, materiala behar duenak elkarteko norbaitekin harremanetan jarri beharko du. Materiala alokatzeak 10 euroko gainkostua izango du.
Irteeraren inguruko edozein zalantza izanez gero, anaitasunamb@gmail.com helbide elektronikora idatzi ahal izango dute interesa dutenek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.