Borrar

Azkoitia

Piriniotara bigarren irteera antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak

Otsailaren 22 eta 23ko asteburuan Bisauri eta Napazal igoko dituzte eta izena emateko epea hilaren 3tik 14ra izango da

E.A.

AZKOITIA.

Miércoles, 29 de enero 2025, 20:41

Duela gutxi egin dute Piriniotara irteera Anaitasuna mendi bazkunako kideek baina dagoeneko prestatu dute bigarrena. Otsailaren 22 eta 23ko asteburuan izango da eta Bisauri eta Napazal mendiak igotzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek.

Otsailaren 22an, larunbatez, igoko dute Bisauri. 10,5 kilometroko ibilaldia da eta 1.250 metroko desnibel positiboa du. Igandean, Napazal mendia igotzea aurreikusten du taldeak. 10,5 kilometroko ibilaldia eta 800 metroko desnibel positiboarekin.

Izena emateko epea otsailaren 3an zabalduko dute eta 14ra bitartean izango da horretarako aukera. Horretarako ETK informatika zerbitzuetara jo beharko dute interesdunek. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute irteera eta bazkide ez direnek, aldiz, 70 euro (kotxeko bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria barne).

Irteeran parte hartu ahal izateko beharrezkoa da kranpoiak, pioleta eta kaskoa eramatea. Materiala alokatu daiteke (10 euro), federatua egotea beharrezkoa da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Piriniotara bigarren irteera antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak