Pilota eskaintza zabala Gurea pilota lekuan gaurtik larunbata arte

XLV. Atano III. buruz buruko pilota txapelketako partidak jokatuko dira gaur

J.S.

Pilota eskaintza zabala egongo da Gurea pilotalekuan gaurtik larunbata arte. Gaur XLV. Atano III. buruz buruko pilota txapelketan arratsaldeko 17:15etan, 11 urteko mutilen arteko hiru partida.

Bihar ostirala 19:00etan Gipuzkoa txapelketako bi partida jokatuko dira, Infantilen 1. mailakoen artean. Azkoitia (Etxaniz/Juaristi) Ilunperen aurka eta Azkoitia (Aldazabal/Egaña) Lagunaken aurka.

Larunbatean goizeko 10:00etan, Udaberri txapelketaren baitan, eskuz binaka nagusiak, lenen mailan, Azkoitia (Oteiza/Oñederra) Intxurreren aurka eta goizeko 11:00etan Euskal Herriko Txapelketan, kadete mailan Azkoitia (Aranbarri/Astigarraga), Tolosaren aurka.

 

Fotos

Vídeos