PARTE HARTZE ERRALDOIA 21. KORRIKAN

PARTE HARTZE ERRALDOIA 21. KORRIKAN

Giro ezin hobean eta parte hartze erraldoiarekin pasatu zen atzo goizean 21. Korrika Azkoitiko kaleetatik. Goizeko bederatziak aldera iritsi zen euskararen aldeko ekimen jendetsua Elgoibarretik igaro ostean. Herrian sartu bezain laster jende kopurua gehitzen joan zitzaion eta inoiz baino alaiago eta festa giroan ospatu zen Korrika. Ikastetxeetako gazte eta helduak eta hainbat herritar ere gehitu zitzaien euskararen aldarrikapenari.