Paco Yoldi Txapelketa eta barne probarekin bukatu zuten urtea Zubiaurreko igerilariek

Zubiaurreko igerilariak, Yoldi Gabon Txapelketan eta klubeko partaideentzako hamaiketakoa prestatzen. / ZUBIAURRE IE
Zubiaurreko igerilariak, Yoldi Gabon Txapelketan eta klubeko partaideentzako hamaiketakoa prestatzen. / ZUBIAURRE IE

Klubeko partaide guztiek hamaiketako egin zuten Elkarguneko aretoan

J.S. AZKOITIA.

Urteko azken larunbatean, abenduaren 29an, Nazioarteko Paco Yoldi Gabon Txapelketa ospetsuan hartu zuten parte Zubiaurre Igeri Elkartekoek Donostian.

Maila handiko igerilariak aritu ziren bertan, Euskal Herria, Espainia eta kanpoko herrialde desberdinetatik etorritakoak eta horien artean Zubiaurreko zenbait igerilari. Orokorrean gure igerilariek emandako maila oso ona izan zen, gehienek beraien marka pertsonalak hobetu zituztelarik.

Bestalde, abenduaren 31n eta 2018. urteari amaiera eman ahal izateko, Zubiaurre Igeri Klubekoek 100 x 100 proba egin zuten. Klubeko partaide guztiak eta Master taldekoak zeuden gonbidatuta.

Goizeko 9:30ean hasita, festa giroan pasa zuten goiza eta ondoren, igerilari guztiak, haundi eta txiki, hamaiketakoa izan zuten Elkarguneko aretoan.

 

Fotos

Vídeos