Azkoitia
Oteiza elkarteko pilotariek txapelketa berriei ekingo diete egunotanSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Oteiza elkarteko pilotariek txapelketa berriei ekingo diete egunotanE. A.
azkoitia.
Jueves, 9 de enero 2025, 20:27
Urte berriarekin batera Oteiza pilota elkartekoek txapelketak estreinatu dituzte. Eskuz, kadeteek, gazteek eta nagusiek Udaberri txapelketako lehen partidak jokatuko dituzte; aldiz, errendimendu mailako alebinek eta haurrek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute. Gomazko paletan, azkenik, Udaberri eta Gipuzkoako zazpi koadro barruko txapelketa jokatuko dute datozen asteetan.
Atzo, ostegunez, nagusien bigarren mailako gomazko paletako Udaberri txapelketako partida hartu zuen Gurea pilotalekuak. Gaur ostirala, honako lehiak izango dira, arra-tsaldeko 18:00etatik aurrera:
Gazte mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida jokatuko da estreinako, A. Urangak eta J. Azkoitiak Eibar 1eko bikotea izango dute aurre. Ondoren, haurren hirugarren mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partidaren txanda izango da. A. Zaldua eta A. Huerta Alde Zaharra 1eko ordezkarien aurka ariko dira.
Azkenik, jaialdia amaitzeko, alebinak izango dira lehian. Hala, alebinen bigarren mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partida jokatuko dute A. Iturraldek eta A. Garatek. Aloña Mendi 2ko bikotea izango dute aurrez aurre. Beraz, pilotaz gozatzeko moduko jaialdia izango dute zaletuek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Despliegue de guasa e ironía por febrero en Santoña
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.